miércoles, 25 de junio de 2014

Arroz Esnea

Kaixo blogeroak,

ondorengo lerroetan arroz esnea bezalako azken buruko goxo-goxoa nola prestatu azalduko dizuet. 


  • Osagaiak:
  • Litro 1 esne
  • 130 gramo arroz
  • 125 gramo azukre
  • Kanela-zotza eta limoi-azala

  1. Esnea, kanela-zotzarekin eta limoi-azalarekin irakiten jartzen dugu.
  2. Arroza, 3 minutuz ur irakinean galdarraztatzen dugu, almidoi guztia atera dezan.
  3. Esnea irakiten dagoenean, kanela-zotza eta limoi-azala baztertuko ditugu eta esnea arroza daukagun kazolara isuriko dugu. Irakiten utziko ditugu, nahasketa hainbat aldiz irabiatuz. Honen ostean, azukrea gehituko diogu eta irabiatzen jarraituko dugu irakiten hasten den arte. Oso garrantzitsua da nahasketa etengabe irabiatzea, kazolan itsasteko arriskua baitago.
  4. Aurreko puntu guztiak egin ondoren, hozten utziko dugu. Behin hotza dagoela, kaiku edo kopetan atera eta dastatzeko prest izango dugu arroz esnea.


Gustokoa izango delakoan, on egin eta beste bat arte!! Ondo izan!




No hay comentarios:

Publicar un comentario