oraingo honetan, askok oso gustuko duzuen hasierako bat dakarkizuet. Kroketei buruz ari naiz, eta era askotakoak izan daitezkeen arren, nik urdaiazpiko egosia, arrautza eta barazkiak erabili ditut.
- Osagaiak (5-6 pertsona):
- 300 gramo urdaiazpiko egosi
- 2 arrautza egosi
- 2 koilarakada irin
- 350 ml esne oso
- Gatza
- Gurin koilarakada 1
* Barazkientzako
- Kalabazin 1
- Azenario haundi 1
- Piper gorri erdia
- Piper berde 1
- Tipula 1
- Hasteko, bi arrautzak egosten jarriko ditugu, 15-20 minutu inguru. Hauek egosi ondoren, urdaiazpiko egosiarekin batera txikitu egingo ditugu.
- Beste aldetik, kroketen bexamelarekin hasiko gara. Horretarako, gurina kazola batean berotzen jarriko dugu. Urtzen denean, irina gehituko diogu eta beste kazola batean esne osoa berotzen jarriko dugu. Esnea epel dagoenean, pixkanaka irina dagoen kazolara isuriko dugu eta hagatxo batekin etengabe irabiatuko dugu.
- Bigarren pausoa egin ondoren, bexamela prest izango dugu. Orduan, lehenengo urratsean txikitutako arrautza eta urdaiazpiko egosiak gehituko dizkiogu, ore homogeneo bat izan arte.
- Ore homogeneoa bandeja edo erretilu batean zabaldu eta hozten utziko dugu. Hotza dagoenean, koilara batekin ore edo masa zatiak hartu eta nahi den forma emango diegu.
- Forma eman ondoren, arrautz irabiakitik eta ogi arraspatutik pasatuko dugu. Frijituak izateko prest daude kroketak, beraz frijitu eta ahora eramateko gertu izango ditugu. Kontuz ez erre mingaina!
* Barazki kroketentzako urrats berberak jarraituko ditugu, lehenengo pausua izan ezik. Bertan arrautza eta urdaiazpiko egosia txikitu beharrean, barazkiak txikituko ditugu.
Beste bat arte! On egin!
No hay comentarios:
Publicar un comentario