hasierako edo lehen plater bezala atera daiteken platera dugu entsalada errusiarra. Ez dauka inongo zailtasunik berau prestatzeak, ondoren ikusiko duzuen bezala.
- Osagaiak:
- 4-6 patata
- Tipula 1
- 2 arrautza egosi
- Piper berde 1
- Piper gorri erdia
- Atun lata 1
- 12 oliba (gutxi gorabehera)
- Gatza
- Maionesa
- Hasteko, kazola batean ur dexente eta gatza bota, eta patatak eta arrautzak egosiko ditugu. Egosita daudela jakiteko, zotz batekin patatak ziztatuko ditugu, bigun badaude prest izango ditugu. Orduan, kazola sutik kendu eta ur hotza gehituko diogu, dena hotzitu arte. Honen ostean, patata egosiak zurituko eta arrautza egosiei oskola kenduko diegu.
- Aurreko pausoko arrautzak eta patata txikitu eta katilu batean botako ditugu. Pipar berde, oliba, tipula eta pipar gorri erdiarekin urrats berdina egingo dugu eta aurreko katiluan dena nahastuko dugu. Nahasketaren ostean, atuna gehitu eta gatza botako diogu.
- Azkenik, koilara baten laguntzarekin maionesa gehitu eta berriz ere dena nahastuko dugu. Apaingarri bezala, pipar gorri eta oliba batzuk jar daitezke. Hornigai bezala aldiz, letxuga tomatearekin jar daiteke, nik egin dudan bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario